XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

larunbata, 5: 15 p.m.

Luisek erortzeko imintzio exajeratua egin du zuk besaburuan eman diozun ukabilkada leunari erantzunez eta irribarrez begiratu dizu aterantz abiatu zarenean.

Irribarrez begiratzen dizun bitartean, Luisek pentsatzen du Elisabethi deitu beharko liokeela.

Deituko ziola agindu zion, asteburuan deituko ziola.

Bihar oraindik asteburua izango da, baina asteburuan deituko dela esatean ez da esan nahi igandean deituko dela.

Asteburuan zerbait egitekotan, larunbatean gelditu behar da. Edo ostiralean.

Luisek badaki Elisabeth bere deiaren zain egongo dela, badaki ez dela ezer egin gabe egongo eta deitzen ez badio ere ez dela haserretuko, baina badaki deitzen badio asko poztuko dela.

Elisabethen pozak, gehiegizko pozak ito egiten du, erantzukizunaren pisuak gainezka egiten dio, baina ez da gauza ihes egiteko.

Gustatuko litzaioke ahaztea, azken minutu hauetan, zurekin hizketan, erabat ahaztu den bezala, Elisabethez erabat ahaztu den bezala, Elisabethen ulertzeko ahalmenaz, Elisabethen orekaz, Elisabethen lasaitasun isilaz, Elisabethen heldutasunaz